XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Andoain-en (Olajaunaenean) Sekretarioa despeditzerakoan. Pello Ugalde beheko ilaran, ezkerretik bigarrena da.

Jaurlaritzan lanean ari nintzela, Gasteizko Lakuan, ezagutu nuen berton Zerainen eta Ansotegi baserrian (betidanik!) bizi zen Ugalde familiako semea.

Kontatu nion nirea, eta esan zidan, fermuki, ez ginela familia berekoak, haiek beste Ugalde batzuk zirela.

Ez dakit zer dagoen honen atzetik, baina beti iruditu zait estrainio.

Nik, nirez, dakidana da, nik oso gogoan dudan aitona Gregorio, arotza, galtzeko beldur edo, Oria ibaiari jarraitu ziola behera bidean eta Bilafranka edo Tolosan aurkitu zuela nik ezagutu ez nuen amona: Maria Dolores Valeriana Fernanda de Veloqui y Telleria, natural de Tolosa.

Aitak esanda dakit, aitona izan zela Andoaingo lehen batzokirakoa, Txitibar baserrian arotz lanak egin zituena.

Ez edakit aitona noiz heldu zen Andoainera, baina izan zuten lehen semea, Pello, 1904an jaio zen hemen, martxoak 26.

Lanean, uste dut, Subijanaren algodoneran aritu zela, eta bertan jarri ziren lanean, haurrak zirela, Dolores, Gabina, Maria eta Hilari, Pello aitarekin batera, Dolores Beloki amonarekin izan zituen alabak.

Aitona, bigarren aldiz ezkondu zen Leocadia Alustizarekin, eta seme bat izan zuen: Joxe Manuel.

Gero, Parrokiako Sakristau egin zuten aitona.